top of page
1.png

Iraganaren esklabu

Alzheimerra bihotzeko gaixotasuna da,
memoria eta oroitzapen maitatuenak ezabatzen dituelako.

IMG_9054.jpg
   Badira gizartean itzalpean geratzen diren gaiak, gai tabuak deritzogunak. Nire proiektuan, Alzheimerra bizitzen duten bi emakumeen errealitatea plazaratu nahi izan dut modu ederrean, Agueda eta Auroraren duintasuna estimatuz. Balio sentimentalak ere indar handia izan du proiektua aurrera eramateko orduan, familia kide hurbilak direlarik.

    Gaur egun beraien bizileku diren zahar etxeetara hurbildu naiz eta eroso sentitzen diren lekuan fotografiatuak izan dira, beraien babeslekuan. Izan ere, bertan dituzten koadro, zein apaingarriak beraien bizitzaren isla bihurtzen dira.

     Aurora, gaixotasunaren erdiko fasean dago, zaintzaile baten laguntzaz eguneroko zereginak aurrera eramaten ditu; bere barne munduan murgilduta bizi da, baina hitz egiteko gai da. Agueda ordea, argazki proiektua burutu eta denbora gutxira zendu da. Fase terminalean murgilduta zegoen; erabat dependientea eta mugikortasuna eta hitz jarioa galduta zituen. Gure artetik desagertu den arren, bere eta Auroraren irudiek nirekin jarraituko dute.
tia-01_edited.jpg
tia-02_edited.jpg
Escáner_20220424_edited.jpg
Escáner_20220423_edited.jpg
Escáner_20220423 (3).png
Escáner_20220423 (3)_edited.jpg

Maitasuna ez da inoiz ahaztuko

aurora cerezo manrique
    Aurora, Urueñan (Valladolid) jaio zen 1931ko azaroaren 22an. Zortzi urte zituela Hondarribira etorri zen eta bertako barnetegi batean sartu zuten lan egitera; dirua irabazi ordez, janaria eta babes-leku bat eskaintzen zioten. Kulturalki, ez daki ez irakurtzen ez idazten, baina iragan gordina izan arren, emakume oso alaia izan da betidanik. Gazte zela, ama izateko aukera galdu zuen minbiziaren ondorioz egin zioten ebakuntza bat dela eta. Hala ere, beti izan da familiaren zaintzaile, ama-sena haragituz.
    Duela 14 urte hasi zitzaizkion lehen sintomak baina bere senarraren heriotzaren ondoren, zehazki duela lau urte, sintomek okerrera egin zuten erabat. Hilabete bateko epean, familia guztia ezezagun bihurtu zitzaion.
   Alzheimerraren erdiko fasean dago, zaintzaile baten beharra du eguneroko zereginak egiteko, eta etengabe bere amaz hitz egiten du, bere bila etorriko dela errepikatzen duela.

Nahi eta ezinaren arteko borroka

agueda mitxelena burguete
   Agueda, Arantzan (Nafarroa) jaio zen 1932ko otsailaren 5ean. 11 anai-arreben artetik, laugarrena da. 20 urte zituela moja sartu zen, jainkozaletasunari jarraiki. Edozer egin izan du ingurukoak ongi egoteko, bizitza guztian zaintzaile aritu da.  -    Moja gisa, lehen helmuga Madril izan zuen. Erregeek infantei erditu zieten ospitalean aritu zen lanean, Nuestra Señora de Loreton, zehazki. Bertan urte asko pasa ondoren, Santiago de Compostelara mugitu zen bertan jubilatu zen arte. Azken helmuga, Bilboko zahar-etxe bat izan da.
    Azken hiru urteetan, bere egoerak erabat okerrera egin zuen; etengabeko memoria galtzeak zituen, eta mugikortasuna eta hitz jarioa ere galduta zituen. Alzheimer gaixotasunaren azken fasean zegoen, autonomia guztia galduta zuelarik. Buru-argitasun momentu gutxi batzuetan egiten zituen zeinuen bidez bere sentimenduak ulertzeko gai izan gintezkeen.